Nortzuk gara?
Baserrian eta baserritik bizi den familia gara. Pikunieta baserrian, hain zuzen ere.
Artzainak gara, eta ardiekin egindako lanetik bizi gara. Gure artaldea txikia da, 160 buru, eta esan dezakegu artaldea gure neurrira egina dagoela; gure beharretara eta ahalmenetara doituta, alegia. Izan ere, gazta garaian ez bagaude, gu bostok egoten gara; baina beti etortzen da baten bat laguntzera, ikastera, egun batzuk pasatzera… batik bat, wwoof saretik.
Pertsona horien laguntza garrantzitsua da; izan ere, lan asko izaten da baserri batean, eta haiei esker, etxeko martxa modu lasaiagoan daramagu. Ardi lanez gain, hemen bizitzeak beste lan batzuk baitakartza; adibidez, umeekin egin beharreko joan-etorriak. Mendian bizita, distantziak ezin dira kilometrotan soilik neurtu, ordutan ere neurtu egin behar dira; eta kanpoko laguntza horrek horixe ematen digu: denbora.
Wwoferrekiko elkarbizitza oso aberasgarria da, bai guretzat bai gure seme-alabentzat. Izan ere, maiz, gurekin alderatuta, oso esperientzia ezberdinak dituen jendea da, eta artzaintzara hurbiltzeko dituzten arrazoiak oso bestelakoak izaten dira.
Benetan gomendagarria.