Gure arkume eta gaztak

 

GURE GAZTA ETA ARKUMEAK

Gure ustez, saiatu behar dugu, ahal dugun gehienetan, zuzeneko harremana izaten gure produktuak erosten dituen pertsonekin.

Bezeroarentzat abantailak ugariak dira: gertu-gertutik ezagutu ditzakegu elaborazio prozesua, lan egiteko moduak, ekoizle horien bizimodua eta lan baldintzak…Gainera, zuzenean erosiz gero, merkeagoa ateratzen zaizu, bitartekaririk ez dagoelako.

Guretzat ere, noski, abantailak egon badaude: zuzeneko harremana, bezeroaren iritziaren berri izatea eta horrek ekar dezakeen hobekuntza eta konfiantza, bidezko prezioan saldu ahal izatea –bai guretzat bai bezeroarentzat–, besteak beste.

Hortaz, gure apustua garbia da –bai erosle bai ekoizle bezala–: harremana ahalik eta zuzenena.

Horrek eraman gaitu –hain zuzen ere– webgune hau egitera: nahiz eta urrun izan, aukera eman nahi dugu Pikunieta Baserria ezagutzeko eta gure etxean egindako jakiak gerturatzeko zuk nahi duzun tokira. Horretarako nahikoa da gurekin harremanetan jartzea.

Arkume ekologikoa zure etxera zuzenean 

Gure arkumeak ekologikoak dira, eta ardiei dagozkien baldintzak betetzeaz gain, beste bi berezitasun betetzen dituzte: une oro amarekin daudela eta amaren esnea baino ez dutela hartzen, hori dela eta, ikasten dute belarra ere jaten, eta horretan hasten dira.

Bildotsak osorik edo erdiak saltzen ditugu. Nahi izanez gero, erretilutan ontziraturik eta zuk nahi duzun bezala prestatuta (laberako, gisatzeko…)

Ingurukoa bazara, etxera –lantokira edota zuk esandako tokira– eramango dizugu. Urrunera bidaltzea ere badago zuzenean Oñatiko Zubillaga hiltegi publikotik, garraio enpresa batekin isotermo duen furgonetan, hotz-katea ez eteteko eta produktuak kalitaterik ez galtzeko.

Prezioak hauek dira:

  • Arkumea hutsean ontziratuta (laurdenetan): 14€/kg
  • Arkume-txuletatxoak hutsean ontziratuta –kiloko paketetan, gutxi gorabehera–: 18€/kg 
  • Arkumearen aurre-besoak hutsean ontziratuta: 16€/kg
  • Arkume haragia gisatzeko hutsean ontziratuta: 8€/kg
  • Kanalean:10€/kg

Ardi gazta ekologikoa zure etxera zuzenean 

Ardi gazta ekologikoa ere zuzenean eros dezakezu, bitartekaririk gabe. Inguruan bazabiltza, etxean bertan.

Kanpora bidaltzea ere badago, garraio enpresa batekin, hotzean.


Hiru gazta mota egiten ditugu, guztiak gure ardien esnearekin.

Gazta urdina URDIÑE

Egiten ditugu gazta urdin handiak, lauzpabost kilotakoak; handiegiak badira zuretzat, aukera dago zuk nahi duzun zatia hartzeko.
Prezioa: 26€/kg 

Harrixe

Gazta prentsatu hau bi tamainatan egiten dugu: kilo eta erdikoa eta sei bat kilotakoa.

Saltzen ditugu: osorik, erdiak eta laurdenak. Gazta handien kasuan, zati txikiagoetan ere eskuratu ahal dira. Nahi izanez gero, hutsean ontziratuko dizugu gazta.

Prezioak

  • 22€/kg (bost hilabete baino gutxiago duten gazten kasuan)
  • 23€/kg (bost hilabete baino gehiago duten gazten kasuan)

Gasna

Gehienbat formatu handian egiten dugu –bospasei kilo–. Gasna ere erdi eta laurdenetan baino zati txikiagoetan. 

Prezioak: 

  • 24€/kg (bost hilabete baino gutxiago duten gazten kasuan)
  • 25€/kg (bost hilabete baino gehiago duten gazten kasuan)